«Elkartasun osoa» adierazi die Sortuk Fresneseko presoei

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 23a, 02:00

Ugaitz Errazkin eta Fres­neseko espetxean dauden bes­te hainbat preso gose greban daude Itziar Moreno kidea jasaten ari den isolamendua salatzeko. Egoera honen au­rre­an, Hernaniko Sortuk balorazioa egin nahi izan du  prentsa-ohar bitartez. 
Bertan, «elkartasun osoa» adierazten die «Fresneseko es­petxean zigor ziegan eta gose greban diren euskal preso politikoei». 
Sorturen ustez, «espetxe po­litika kriminala erabiltzen dute, Euskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko».

Egoera salatu
Hori horrela, Sortuk «euskal preso politikoei ezartzen zaien isolamendua eta sakabanaketa politika ankerrak» salatu nahi ditu: «egoerak okerrera egin du. Eskubide urraketa eta mendekua oinarri duen espe­txe politika ezartzen diete Madril eta Parisek euskal preso politikoei, gatazka politikoaren konponbidea eragozteko helburuarekin». 

«Inoiz baino beharrezkoagoa da indarrak batzea»
Horren aurrean, diotenez, «inoiz baino beharrezkoagoa da indarrak batzea». Horre­ta-rako, «presio sozial zein politikoan aurrerapausoak ematen jarraitu beharra da­go».
Bukatzeko diote, «ezinbestekoa» dela «herri mobilizazioa indartu eta biderkatzea, espetxe politika anker honekin amaitzeko, lehenik eta behin; eta ondoren, euskal preso politiko guztiak etxera ekartzeko». Eta «atxikimendu osoa» adierazi diete «elkartasunez burutuko diren mobiliziazioei»

Batzarra eta manifestazioa, bihar
Egoera hau salatzeko, batzar informatiboa eta manifestazioa deitu ditu biharko, arra­tsaldeko 19:30etan, Plazan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!