Emarrik, esan eta egin!

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Igandean erretiratuen eguna ospatu zuten Zamalbide-Bentak auzoan, eta beste hainbaten artean, Emarriko neskek jarri zuten giroa arratsaldean, giza proban. Lehengo urteko marka hobetzea zuten helburu, eta esan eta egin! Emarri taldeak 43 plaza eta 7 zinta egin zituen Peru­re­nako frontoian; iaz, 42 plaza eta 47 zm. Helburua lortuta, eskerrak eman nahi izan dizkiete jarraitzaileei eta animoak emandako guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!