Datorren igandean Osasunaren aldeko giza katea egingo dute hainbat herritarrek Donostiatik hasi eta Gipuzkoako plazaraino. Goizeko 11:30etatik 12:15ak arte iraungo du kateak, eta 13:00etan ekitaldi labur bat egingo dute, Gipuzkoa plazan.
Antolatzaileek nahi dutena da: «Foru Aldundian agintean dauden EAJ eta PSE alderdiek Zubietan egin nahi duten erraustegiaren kontrako mobilizazio honetan 5.000 lagun elkartu, horiekin osatu ahal izateko mutur batetik bestera dauden kilometroak».
Hernanitik 500 lagun
Lana errazteko, bidea zatitu eta zati bakoitzeko behar duten pertsona kopurua zehaztu dute: «Astoria kafetegitik Easo plazarainoko zatia egokitu zaigu hernaniarroi». Eta Hernanin Zero Zaborrek azaldu duenez: «Hernanitik 500 lagunek joan beharko genuke guri dagokigun zatia osatzeko».
Bonoa eskuratzeko, mahaia
Parte hartzeko, bonoa eskuratzea eskatu dute antolatzaileek. Doakoa da, eta Lurreko ekodendan eskuratu daiteke.
Gaur Plaza Berrin jarriko duten mahaian ere eskuratu ahal izango dira. yy