Labaien txapelketaren 45garren edizioa jokatuko dute gaur jubenilen mailako mutilek. Goiz eta arratsaldez izango dira partiduak, eta bertan izango dira CD Hernaniko taldeaz gain, Zaragoza, Osasuna eta Realeko mutilak. Goizeko 11:00etan izango da aurreneko partidua, Reala eta Osasunaren artean; 12:30etan jokatuko du Hernanik Zaragozaren aurka; eta arratsaldez, 17:00etan izango da aurreneko partidua, eta 18:30etan, finala.