Dadolinpiadak gaur, Ave Maria parkean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 22a, 02:00

Hernaniko Gazte Olinpiadak au­rrera doaz, eta gaur egingo du­­­te hurrengo proba: Dado­lin­pia­dak. Ave Maria parkean izan­­­­­­go da, eta arratsaldeko 16:00­etan jarri dute zita, talde guz­­tiak elkartzeko. Hala ere, pro­­­­ba ez da arratsaldeko 16:30ak arte hasiko.
Oraingo honetan, betiko ‘oka’ estiloko jolasa izango da. Aldaketa nagusia izango da, dadoa bota ondoren, talde bakoitzak dagokion proba egin beharko duela, jolasean aurrera egin nahi badu. 
Lauki bakoitzak kolore bat izan­go du, eta kolore bakoi­tze­an proba bat egingo da: uz­taile­kin egin beharreko pro­ba (lauki urdina), musika eta mimikazkoa (lauki berdea), asmakizunak (lauki gorria), globoak (horia) edo janariarekin zerikusia duen proba (lauki laranja). yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!