Hernani BHIk Eurocité proiektuan hartzen du parte, eta horren barruan, Hendaian, Hondarribian eta Angelun izan ziren bi egun pasatzen Irun eta Angeluko ikasleekin batera. Ingurugiroa oinarri hartuta, Iparraldekoekin harremanak sortu, hizkuntza landu eta elkar ezagutzea da helburua.