Txirrita hil zela 80 urte beteko dira ekainaren 3an, eta ereñotzuarra omentzeko, hainbat ekintza antolatu dira. Bueltaxka berezi bat egingo dute gaurkoan: Ereñotzuko plazatik abiatuta, Txirritaren bertsoen aipatzen dituzten txokoak bisitatuko dituzte, beraren bertsoak kantatuz. 09:30etan jarri dute zita, plazan.