Hernaniko kultur ondarea bere osotasunean, ondare materiala nahiz materiagabea, jasotzeko ahaleginak egin nahi ditu Udalak, eta hori errazteko, egitasmo berria jarri du martxan. Lan egiteko modu berri honek, informazio hori modu sistematikoan jasotzea ahalbidetuko du.
Eta lan horretan, herritarren partehartzea «derrigorrezkoa» dela iruditzen zaio Udalari, «askok, bakoitzak bere arloan, lan haundia egin baitute». Hori dela eta, tailer berezia egingo du Udalak asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Bileraren helburua da herritarren «guztien ekarpenak, iritziak eta proposamenak» ezagutzea.
Izan ere, Udalak dio, «Hernanin kultur ondarea egon badago, baina ez dago sistematikoki bilduta».