Udalak eta AMHERek elkarlanean, Hernani Hitzetan ekimena antolatu dute datorren asterako. Ekimen honen bitartez, «Hernanik herrian bizi diren hizkuntzen eta pertsonen berri emango du». Horretarako, bost eguneko egitaraua aurkeztu dute, maiatzaren 24tik 28ra egingo dena.
Ahozko kontaketak, oinarri
Ahotsa izango da Hernani Hitzetan ekimenaren oinarrietako bat: ahozko narrazioa, poesia eta kantua uztartuko dira.
Bestea, aldiz, kultur aniztasuna izango da. Izan ere, kultura desberdinetako pertsonek hartuko dute parte, bakoitzak bere istorioak kontatuz. Argentina, Benin, Euskal Herria, Kamerun, Katalunia, Kolonbia eta Mexikoko kontakizunak entzun ahal izango dira, besteak beste.
Integrazioa eta kultur artekotasuna, helburu
Ahozko kontaketa bultzatzeaz gain, antolatzaileek diotenez helburua «jendearen arteko hartu-emanak eta elkarrekiko gerturatzea erraztea da». Baita «Hernanin bizi diren etorkinen integrazioan laguntzea» ere.
Hiru gai nagusi
Aterpea, mugimendu askatasuna eta harrera izango dira istorioen gai nagusiak.
KONTAKETAK
MAIATZAK 24
18:30: Goiz Eguzkiko parkean.
MAIATZAK 25
19:30: Leoka garbilekuan, Emakumeak eta poesia.
22:00: Gaztetxean, Ilargia hitzetan. Mikrofono irekia.
MAIATZAK 26
18:30: Biterin.
22:30: Gaztetxean, Ilargia hitzetan. Mikrofono irekia.
MAIATZAK 27
19:00: Gaztetxean, No es país para negras.
20:30: Gaztetxean.
22:30: Gaztetxean, Ilargia hitzetan. Mikrofono irekia.
MAIATZAK 28
11:30: Ereñotzuko Auzo Udalean.