Paco Yoldi eta Etxadiko igerilekuak, Hernaniko bazkideentzat erabilgarri

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

kiroldegiko berritze lanak direla eta, ekainaren 23an itxiko dituzte igerileku itxiak, eta horien erabiltzaileek «alternatiba bat izan dezaten, Hernaniko Udalak eta Donostia Kirolak hitzarmena adostu» dutela jakinarazi du Udala prentsa-ohar bitartez.
Donostiako Udalarekin sina­­tutako akordioaren arabera, «Hernaniko kiroldegiko baz­kideek, Donostiako Paco Yoldi (Anoeta auzoa) eta Etxadi (Aiete) kiroldegietako ige­rilekuak erabili ahal izango dituzte».
Donostiako bi ki­roldegi hauek aukeratzerakoan «gertutasuna eta mugikortasun jasangarria» kontuan hartu dituela azaldu du Udalak. Izan ere, «Do­nostia Hernanitik ger­tu dago eta garraio publikoan iristeko erraztasunak daude».

Lehen hartu-emanak, urte hasieran
Udalak oharrean azaldu duenez, akordioa lortzea ez da lan erraza izan: «Donostiako Udalarekin lehen hartu-emanak urte hasieran hasi zituen Hernaniko Udalak, eta akordioaren konplexutasuna dela eta, negoziazio prozesua luzea izan da. Kontuan hartu behar da Hernaniko Kiroldegiak 7.632 bazkide dituela eta horietatik erdiak, gutxi gorabehera, igerilekua erabiltzen duela».
Dena den, «Hernaniko Uda­­laren zein Donostiako Uda­laren ahaleginari esker, hitzarmena gauzatu ahal izan da».

«Hitzarmena ekainean sartuko da indarrean»
Ekainaren 23an itxiko dute kiroldegiko igerilekua, eta ur­te­betez izango da itxita. Ho­rregatik, «hitzarmena ekainean sartuko da indarrean, Her­naniko kiroldegiaren igerilekuak ixten direnean».
Horrez gain, Udalak gogorarazi du: «egun batzuk lehe­na­­go, ekainaren 19an, kanpoko igerilekuak irekiko dira eta irailaren 11ra arte hernania­rre­k gozatu ahal izango dituz­te­­la».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!