Bonoak eskuratzeko mahaia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Datorren igandean, bihar zortzi, osasunaren aldeko giza katea egingo da Onkologikotik Gipuzkoa plazara. Parte hartzeko, antolatzaileek bonoa eskuratzeko deia egin dute, eta horretarako, mahaia jarriko dute bihar Plaza Berrin. Bestalde, Lurreko ekodendan ere hartu ahal izango da. Bonoa debalde emango zaio parte hartu nahi duenari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!