Biharko herria, gaurko eskola

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Astigarragako Herri Eskola Hernanin izan zen igandean, Sortzen elkarteak Euskal Eskola Publiko berriaren 25garren urteurrena ospatzeko antolatutako festan. Ikasleak dantzan eta jolasean aritu ziren, eta herritar gehiagok ere hartu zuen parte jaialdian. Besteak beste, Gazte Asanbladak eta Harituz elkarteak tailerrak antolatu zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!