Danborraden aurreneko entsegua, maiatzaren 31n

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Santa Barbara elkarteak jakinarazi du maiatzaren 31n egingo dutela danborradek aurreneko entsegua. Haurren entsegua 19:00etan izango da, eta helduena, iluntzeko 20:00etan. Astearte, asteazken eta ostegunero izango dira entseguak. Jakinarazi dute parte hartu nahi duten haur guztiek izango dutela aukera: 2010garren urtetik aurrera jaiotakoak danbor-joleak izango dira, eta 2012garren urtetik aurrerakoak, kantinerak eta sukaldariak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!