ATZOKO emanaldi bereziaren ondoren, egun haundia izango dute gaur Hernaniko txalapartariek.
Eguerdiko 12:00etako kanpaiek emango diote hasiera festari. Orduan, hiru
ekintza izango dira: Txalapartariek erromeria eskainiko dute, saio libreak egongo dira, eta bitartean, Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale buelta emango dute.
Ondoren, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo dute, Tilosetan. Eta bazkalostean, arratsaldeko 17:00etan, izango da Jaialdi Nagusia. Bertan izango dira, Hernaniko Ttakun Ttan Ttakun taldeko txalapartariez gain, Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak; Saustako Zuaznabartarrak, eta Erbetegi-Etxeberriko Goikotxeatarrak; eta Euskal Herriko beste bost talde: Bizkaiko 7Ttakun, Arabako Araiako Txalapartariak, Nafarroako Jo ala Jo taldea, Iparraldeko Lapurdiko Txalapartariak eta Gipuzkoako Bihotx taldea.
Eguna borobiltzeko, Txalaparta Party Aparta eskainiko du Barru DJak Atxurren, 23:00etatik aurrera. yy