Hernaniko jubeniletako mutilen Labaien Txapelketako 45garren edizioa jokatuko dute bihar, Zubipen. Goizeko 11:00etan Reala eta Osasuna ariko dira, eta 12:30etan, Hernani eta Zaragoza. Hirugarren eta laugarren postuak 17:00etan erabakiko dira, eta finala, 18:30etan.