Murtziara, Espainiako txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Hernaniko Errugbi Taldeko sub16 mailako taldeak Euskal Ligako txapela lortu du, batere partidurik galdu gabe, eta asteburu honetan, Espainiakoa ere irabaztea izango du helburu, Murtzian jokatuko den txapelketan. Beste zazpi talderekin batean, ligilla jokatu beharko du, finalera pasatzeko. Gaur, 10:00ak inguruan, CR Sant Cugat taldearen kontra jokatuko du, 17 minutuko bi denborako partidua, eta 16:00ak inguruan, CP Les Abellesen kontra. Bihar, berriz, 09:30etan CRA Portuenseren kontra neurtu beharko ditu indarrak, eta ondoren, emai­tzen arabera, finalerdiak eta finala jokatu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!