«Arbitroak onartu du berea dela ardura osoa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Hernanik Ohorezko Mailan jarraituko du datorren urtean ere, zelaian permanentzia lortu duelako, eta Diziplina Batzordeak bertan behera utzi duelako Pozuelok eta Gernikak egindako salaketa. Batzordeak azaldu du ezin dela elkartea zigortu, «egindako ekintzaren atzean asmo txarrik ez badago. Eta kasu honetan, arbitroak onartu du berea dela ardura osoa, eta beraz, juridikoki ezinezkoa da sa­la­keta jaso du­en kluba zigor­tzea».
Akta osoa irakurri nahi izanez gero, egin klik beheko loturan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!