Adunaren kontra hasiko du Hernanik, Herriartekoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Gaur sartuko da Hernani, denboraldiko txapelketa ezagunenetakoan; Herriarteko Txapel­ketan, alegia.
Adunaren kontra jokatu beharko ditu hiru partidu, iluntzeko 20:00etan hasita, Adunako frontoian bertan.

Adunako frontoia, arriskutsua
Kadeteetan, Garikoitz Ariz­men­di eta Oihan Zugastik jo­ka­tuko dute, Adunako Zabal eta Mujikaren kontra. Herna­nia­rrak faboritoak izango lirateke ohiko frontoi batean, baina Adunan, zaila izango da he­rriko aurrelariari pelota kentzea, eta partidu orekatua espero da.
Jubeniletan, Xabat Pagola eta Ioritz Berasarte aterako dira kantxara, Adunako Arruti eta Irazuren kontra. Herna­nia­rrak trinketean aritu dira orain arte, eta ederki entrenatzen ari dira, baina Adunako bikotea da faboritoa.
Azkenik, seniorretan, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte hernaniarrak izango dira faborito, Iraola eta Otaegiren kontra, Euskal Herriko egungo txapeldunak baitira.

Zaleei, deia
Iazko emaitza txarrak atzean utzita, CD Hernanik azaldu du ez duela helburu garbirik jarri aurten. «Poliki-poliki joan nahi dugu, ahalik eta urrutien iristeko». Horretarako, deia egin die zaleei, «txapelketan zehar pelotariak animatzeko».

Berria Txapelketa, bihar
Bestalde, bihar 11:00etan Her­nanin jokatuko dute Oberenak eta Zugarraldek, Berria Txa­pelketaren barruan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!