Lau proba, erakustaldian

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Urteurreneko egitarauaren ba­rru­an. CD Hernaniko atletismo sailak ere, jaialdi berezia antolatu du gaurko. Goizeko 11:00etan hasita, maila guztietako 25 bat atletak erakustaldi bikaina egingo dute, lau modalitatetan.

Mailua, altuera, hesiak eta lasterketa
Guztira, lau proba ezagutzeko aukera izango da gaurkoan: 1.500 metro mailuan, nesken altuera proba, 300 metro hesiak eta 100 metro luzeko lasterketa.
Antolatzaileen esanetan, «zai­la» izan da sona haundiko atletak ekartzea. «Maiatzean Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa eta liga izaten dira jokoan, eta atleta asko lehian ari dira». Hala ere, gaurkoan ez du hutsik egingo, adibidez, Sergio Roman hernaniarrak. Aitor Urkia, mailuarekin Euskadiko errekorra lortu berri duen hernaniarra ere bertan izango da. Guerrero haizpak, berriz, lesionatuta daude. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!