Atzoko estreinaldiaren ondoren, gaur ere Pedro Almodobarren Julieta pelikula emango dute Biteriko zinean. Bi saio izango dira: aurrenekoa, arratsaldeko 19:30etan, eta bigarrena, gaueko 22:30etan. Bihar eta etzi, aldiz, saio bakarra izango da: biharkoa, arratsaldeko 19:30etan; eta astelehenekoa, 16:30etan. Azkeneko hau, ikuslearen egunean izango da, beraz, sarrera zertxobait merkeagoa izango da pelikula ikustera bertaratzen direnentzat: 2,5 euro, hain zuzen.