Lepo bete zuen Plazaolak, Biteriko gela

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Herenegun eman zuen hitzaldia Arrate Plazaola, Donostiako Onkologikoko doktoreak, bular minbiziari buruz. Eta besoak zabalik hartu zuten herriko emakumeek Biteriko gelan. Besteak beste, Plazaolak azaldu zuen: bular minbizia nola detektatu, zein diren gaur egun dauden tratamenduak, nola prebenitu... Orokorrean, bular minbiziari buruz jakin beharreko informazio praktikoa eman zuen bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!