«Umeengan erraustegiak izango dituen eraginez kezkatuta», GuraSOS taldea aurkeztu zen duela aste batzuk, eta gaur egingo dute taldearen aurreneko jardunaldia, Galarretako Orona-Ideo gunean.
Hainbat hitzaldi eta mahai-inguru, arratsaldez
Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak izenburupean egingo da jardunaldia, arratsaldeko 16:30etan hasita. Orduan, hartuko du hitza Fernando Palacios Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko (CSIC) zientzialariak.
Ondoren, Erraustegia eta Osasuna taldeko kide bati pasako dio lekukoa, 17:30etan, eta berak aurkeztuko ditu taldearen txostena eta ekimenak.
Jardunaldiari bukaera emateko, hiru saio paralelo izango dira 18:15etatik aurrera: ikerketa eta osasun arloko profesionalen foroa, hezkuntzako profesionalen foroa, eta gizarte foroa.
Azken honetan parte hartuko dute: Madrilgo Rivas Aire Limpio plataformako Javier Navascuesek, «Valdemingomezko erraustegiagatik minbizia duen Clara Peralesek», eta guraso eta herritarrek.
Gune ludikoa, haurrentzat
Jardunaldia familia osoarentzat izatea nahi dute. Horregatik, gune ludikoa jarriko dute haurrentzat, 16:00etatik aurrera.