Janari bilketa eginen da, ostegunera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Nafarroan elikagai bilketa eginen da gaurtik ostegunera bitartean, eta Arano eta Goizuetako herriek bat egin dute ekimenarekin. Aranon Kon­tsejun eginen da bilketa; eta Goizuetan, ohiko puntuetan. Herri­tarren eskuzabaltasuna behar beharrezkoa izaten da halako ekimenak aurrera atera ahal izateko eta antolatzaileek hainbat elikagai proposatu dizkiete, bilketan parte hartu nahi dutenei: olioa, arrain kon­tserbak (antxoarik ez), haragi kontserbak beira zein latetan (saltxitxak, haragi-bolak, tripakiak...), barazki kontserbak, lekale kontserbak, galletak eta kakao disolbagarriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!