Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere bi ibilbide izanen ditu Goizu Trail mendi lasterketak. Gaur jokatuko da, eta sasoiaren arabera, ibilbide motzean edo luzean parte hartzeko aukera izango du animatzen denak. Bi lasterketak goizeko 09:00etan hasiko dira: luzea egiten dutenek 25 kilometro izanen dituzte aurretik; eta motza aukeratzen dutenek 10.
Oraindik izena eman ez dutenek gaur izanen dute aukera: 7:30etatik aurrera izanen da izena emateko aukera; eta baita dortsalak hartzekoa ere.