Mendi buelta antolatu dute bihar, Txirritaren bertsoak kantatuz

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

80 urte beteko dira ekainaren 3an Joxe Manuel Lujanbio ‘Txirrita’ hil zela. Txirritaren bertsoak eta urteurrena aitzaki hartu, eta urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ereñotzu auzoan eta Urumea bailaran. Aurreneko ekitaldia asteazkenean izan zen: Koldo Izagirre idazlearen hitzaldia. 

Mendi buelta, Txirritaren bizitzan esanguratsuak izan ziren lekuetatik
Ekitaldiek, bihar izango du­te se­gida. Mendi irteera an­tolatu du­te; Ereñotzuko Pla­zatik abiatuko dira, Txi­rritak lehenengo ber­­tso saioa egin zuen etxe au­rretik. Ibilbidean zehar, Txi­rri­ta­ren bizitzan eta bertsoetan esan­gura­tsuak izan diren le­kue­­tatik pasako dira: Latxe (jaiotetxea) Uxuka-Erre­ka-Al­txu­in (haurra galdu ze­neko ha­rria) Epele-Fagollaga (hildako artzaya) eta Ereño­tzu. Puntu ba­koitzean, Txirritaren bertsoak kantatuko di­tuz­te, leku konkretu horiei ai­pa­mena egiten zaien bertsoak. Goizeko 09:30­etan abiatuko dira plazatik eta ibil­bidea 3-4 ordukoa izango da.

Gipuzkoan izan diren aldaketak, bertsoak aztertuz
Txirritaren omenezko ekitaldiek asteazkenean jarraituko dute. Luzia Alberro his­toriako ira­kasleak hitzaldia emango du berak egindako tesi doktoraletik abiatuta: Bertsolarien ahoz moderniazaio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoa. 1830-1936. Gipuzkoan izan diren aldaketak aipatuko ditu, 6 bertsolariren bertsoak aztertuta. Auzo etxean, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!