Bi zita garrantzitsu dauzka gaur Astigarte elkarteak, Joseba Barandiaran plazan. Batetik, pintura erakusketa jarriko dute bertan, ikasturte honetako margolanak ikusgai jarriz, goizeko 10:30etatik aurrera.
Gainera, Astigarteko pintura ikasleak ere, bertan izango dira, margotzen, eta zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek, nola egiten dituzten artelanak.
Arte txoko irekia ere izango da haurrentzat, erakusketa hasten denetik 13:00ak arte.
Logo berriaren aukeraketa, eguerdiko 13:00ak aldera
Eta bestetik, logo berria izango du Astigartek, gaurtik. Zita aprobetxatuko dute, eguerdiko 13:00ak aldera, elkartearen irudi berria aukeratzeko, jasotako proposamenen artean.
Gainera, bozkatzeko aukera izango dute, plazara gerturatzen diren guztiek, adieraziz zein logo duten gustokoen.
Aukera oraindik ere, proposamenak aurkezteko
Lehiaketa bidez aukeratuko du logotipo berria Astigartek, eta gaur ere, aukera dago oraindik, proposamenak aurkezteko: kultur etxean onartuko dira azken lanak, eguerdiko 12:00ak bitarte.
Irabazleak, saria ere jasoko du: datorren ikasturteko pintura ikastaroan, aurreneko hiruhilekoa doan; eta materiala opari.