Hiru domina jaso ditu Bereziartua sagardotegiak Estatu Batuetan, Michiganeko Laku Haundien Nazioarteko Txapelketan. Hiru sagardo aurkeztu zituzten astigartarrek, eta hirurak izan dira sarituak: urrezko domina jaso du Basque Country Cider izenekoak; zilarrezkoa Gourmet edizioko sagardoak; eta brontzezkoa sagardo tradizionalak. Guztira, 1.003 sagardo aurkeztu zituzten lehiaketara, 31 herrialdetakoak.