Emanaldi berezia izango da gaur zortzi, datorren larunbatean, Sagardoetxeko sagastian. Luis eta Eugeniaren bikiak kontzertu antzeztua eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan hasita. Irudikatuko dute, Astigarragako Murgia jauregiko markesaren familiaren eta Santiomendiko baserri bateko familia baten arteko istorioa, antzerkia, musika eta dantzaren bitartez. Ikuskizunean parte hartuko dute, Norberto Almandoz musika eskolak, Astigarragako antzerki eskolak, eta Astigar dantza taldeko haurrek.