Elantxobera joango dira bihar, Astigarragako musikari eta abeslariak: Aiztondo abesbatza, Txirriskla txistulari taldea, eta Norberto Almandoz musika eskola. Kalejira egingo dute 10:00etan, Bidebarri puntatik portura. 11:00etan, meza nagusian izango dira, eta 12:00etan, kontzertua eskainiko dute, elizan bertan.