«Eskatu dugu, Baserritarren Mahaia lehenbailehen eratzea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

San Isidro egunean bakarrik ez, «garrantzitsuagoa da baserritarrak urte osoan zehar go­go­an izatea», adierazi du Asti­garragako EH Bilduk, prentsa ohar baten bidez. Eta salatu du, Udal Gobernua «utzikeria galanta» ari dela erakusten, «gai honetan ere».
Horregatik, berriro eskatu dio Baserritarren Mahaia osa­tzeko: «pleno eta batzordeetan behin eta berriz eskatu arren, Udalak ez du urratsik eman». Aurreko legealdian sortu zuten mahaia, Goldeak eskatuta, elkar­teko ordezkariekin, hainbat baserritarrekin, adituekin, udal teknikariekin eta ordezkari politikoekin. Astigarra­ga­ko baserri eta baserritarren diag­nosi sozioekonomikoa bu­ru­tu zuten orduan.

«Beharrezkoa da baserrien diagnosiari zukua ateratzea»
«Txostenari esker, ezagunak eta ezezagunak zitzaizkigun egoerak azalarazi ziren, eta aurrera begira egiteko hainbat ekintza aurreikusi. Beraz, be­ha­rrezkoa da diagnosi horri zukua atera­tzea, apal batean ahaztuta ez geratzeko. Hauxe bera errepikatu diogu Udal Gobernuari behin baino gehiagotan, eta egingo duenaren agindua eman arren, ez du urrats bat bera ere eman», kritikatu du EH Bilduk.
Horren adibide jarri ditu Udal Aurrekontuak: «EAJren au­rre­kontuetan, 1.000 euro besterik ez ziren jaso, ekin­tzak mar­txan jar­tzeko. EH Bilduri es­­ker, 12.000 euro gehitzea lortu da».

Herri bideak eta seinalizazioa hobetzeko, eskaera
Beste eskaera, «herri bideak konpontzeko 150.000 bidera­tzea izan zen, bai­na EAJk eta PSE-EEk ez zuten onartu». Asmo horri eutsi nahi dio EH Bilduk: «Udalak 1.000.000 euro baino gehiagoko aurrezkia zuela ja­kin­da, eskatu dugu 150.000 euro horretara bideratzea; eta urtebeteko inbertsio hori nahikoa ez denez, lau urtetan zehar errepikatzea ko­pu­ru minimo hori, 2020 bukaerarako gutxienez 600.000 inbertitzeko herri bideetan eta seinalizazioan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!