urrian izango da zeregina Hernanin. Gaur esaterako, hitzordu garrantzitsua dute iraileko Argazki Rallyan parte hartu zutenek: 19:00etan argazkiak proiektatuko dituzte Biteri kultur etxean, eta ondoren egingo dute saribanaketa. Zazpi sari izango dira, argazki eta bilduma onenentzat.
Hain preziatua den Bakailu Astea ere, hil honetan izango da. Bestetik, Oroimena berreskuratuz, aitortza izenburupean bi ekitaldi antolatu dituzte urrian: ekitaldia eta dokumentala. Euskara Ari Du ekimenak ere, pisu haundia du hilabete honetan. Bi hitzaldi izan dira dagoeneko; datorrena astelehenean emango dute Estitxu Eizagirre eta Garbiñe Petriatik. Petti ikusi eta entzun nahi duenak ere, izango du aukera urrian. Eta festarik ez da faltako: Txantxillan prest dute ia guztia!
Urriko agenda
6 XV. Argazki Rally Digitalaren saribanaketa. Antolatzailea: Hernaniko Argazki Foruma. Biterin, 19:00.
7-10 Zine denboraldi hasiera (Biteri).
8 Kontzertua: Goiz Eguzkiko abesbatza. Antolatzailea: jubilatuen etxea. Goiz Eguzkiko parkean, 19:00.
10-23 Bakailu Astea.
15 Bigarren eskuko azoka.
15 Erromeria, 18:30-20:30.
15 Kanika Aisialdi Taldearen Festa, Ave Marian, 16:30etatik aurrera.
‘Oroimena berreskuratuz, aitortza’. 1936ko gerra eta ‘lehenenego’ frankismoko bikitimen aldeko ekitaldiak
16 Oroimen ekitaldia hilerrian. 12:30.
19 Dokumentala: Trabajadoriak. Egilea: Mikel Mendizabal. Hitzaldi solasaldia: Mikel Usabiaga. Biterin, 19:30.
21-22 Txantxillako jaiak.
22 AMHEReko boluntarioen festa, 11:00-13:00, Biterin.
22 Kontzertua: Ekintza abesbatza eta Kantuz abesbatza. Lekua: Milagrosa. 19:30.
24 Hitzaldia. Hizlaria: Angel Olaran misiolaria. Biterin. 19:30.
24-30 Wukrorekin (Etiopia) elkartasun jardunaldiak.
25 Ipuin kontaketa. Kontalaria: Lupe Lekuona. Biteriko Udal Liburutegian. 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
27 Udal euskaltegiak 25 urte. Biteri kultur etxean. 19:00.
29 Haur antzerkia: Mobydick. Taldea: Gorakada antzerki konpainia. Biterin, euskeraz. 12:00. 6 urtetik gorakoentzat. Sarrerak salgai urriaren 19tik aurrera.
Euskara Ari Du Hernanin
10 Hitzaldia, 19:00etan Biterin: Euskaldunon hizkuntza eskubideak eta jokabideak. Zeren zain gaude? Hizlariak: Garbiñe Petriati eta Estitxu Eizagirre.
13 Hitzaldia, 19:00etan Biterin: Euskahaldundu, zergatik eta zertarako? Hizlaria: Lorea Agirre.
15 Irteera ekitaldia. Plaza Berrin. 13:00.
Hernani’n Musik
14 Petti eta etxeko uzta. Lekua: Milagrosa kaperan, 22:00. Sarrerak salgai, urriaren 5etik aurrera.
Literatur solasaldiak
11 Liburua: El cuento de la criada. M. Atwood. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian. 19:30. Gaztelaniaz.
18 Liburua: Narrazioak. J. Sarrionandia. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian. 19:30. Euskeraz.
Erakusketak
Biterin 18:30-20:30
11 Pintura eta eskultura erakusketaren bukaera. Egileak: Jose Luis Lasa, Margari Aranguren, Julia Calvo eta Antoine Marco.
14-27 Eskultura erakusketa. Egilea: Pello Villalva.
6 XVI Argazki Rally Digitalaren erakusketa. Antolatzailea: Hernaniko Argazki Foruma.