Dagoeneko hasi dira Astigarragako Gazte Asanbladan, aurtengo Santio jaiak antolatzen, eta zenbait bilera egin dituzte. Gainera, lehiaketa ere jarri dute martxan, Gazte Eguneko kamixetaren irudia aukeratzeko. Leloa, Euskera salbu ikusi arte, ezteu moztuko bizarra!, eta saria, hiru lagunentzako otordua Lizeaga sagardotegian. Lehiaketara aurkezteko, bidali proposamenak, maiatzaren 31ra arte: Gazte Asanbladaren Facebooka, edo astiarrakogaztiak@gmail.com.