Plenoa gaur, 17 punturekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Gaur bilduko da Astigarra­gako Udaleko plenoa, goizeko 09:30etan hasita. Udaletxeko areto nagusian izango da, eta 17 puntu dauzkate lantzeko. Gehienak, asteazkeneko Boze­ramaile Batzordearen bileran landu zituztenak: Udala eta Jaurlaritza zein Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmenak, edota hiru alderdi politikoek aurkeztutako sei mozio, besteak beste.
Kiroldegiko kudeaketa kon­tra­tua luzatu eta aldatzea ere eztabaidatuko dute, eta landuko dute, Udalak Aldun­dia­re­kin daukan hitzarmena, 2014 eta 2016 artekoa, kirol ekipamenduen planeko dirulaguntzari buruzkoa.
Udaleko zinego­tzien kode etikoa ere jarriko dute mahai gainean, eta azkenik, ekainaren 28ko Deklarazio Institu­zio­nala irakurriko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!