Atzo iluntzean hasi zuen Herriarteko Txapelketa, Astigarragak. Andoainen kontra aritu zen, Arrate frontoian. Urdangarin eta Olarra aritu ziren kadete mailan, Oiarbide eta Exposito jubeniletan, eta Loidi eta Santxez nagusietan. Bueltako hiru partiduak, datorren asteburuan izango dira, Astigarragan. Oier Gurutzealdek, bere aldetik, trinketeko Espainiako Openean jokatu zuen banaka, eta binaka ariko da bihar, Alvaro Garatea lagun. Iruñan izango da, goizeko 10:30etan, Zabalza eta Arbizuren kontra.