Dagoeneko hasi beharko dute pentsatzen astigartarrek, nola nahi duten aprobetxatu udara, aurten. Eta kiroletan, bereziki, eskaintza zabala izango da kiroldegian. Mota guztietako ikastaroak antolatu dituzte, haur eta helduentzat: pilates, hipopresiboak, zunba, jump fit, ciclo indoor, cardio box, irristaketa, igeriketa, multikirolak, ur jolasak, kayak polo... Nobedadea, jump fit izenekoa izango da: «gaitasun kardiobaskularra eta arnasketa sistema hobetzeko modu berria da, oso dibertigarria eta motibagarria. Musikaren erritmoa jarraituz, oreka, koordinazioa eta erresistentzia landuko ditugu», aurreratu dute.
Izenemateak, etzitik aurrera
Ikastaro guztietan, etzi zabalduko dira izenemateak, kiroldegian bertan. Bazkideek, %20ko deskontua izango dute, eta bigarren senideagatik, %10 gutxiago ordaindu beharko da.
Ikastaroen eskaintza osoa, ikusgai dago www.kronika.eus web orrian, albistearekin bat.