Beste zine forum bat antolatu du Harituz elkarteak, datorren astearterako. Kultur etxean izango da, 18:00etan, eta Neskatoak filma ikusiko dute, Frankismoko urte gogorrenetan emakume askok bizitakoak kontatzen dituena. Ipar Euskal Herrira eta Frantziara joan behar izan zuten, familia utzita eta menditik ezkutuan, neskame lanetan aritzera. Ordubeteko iraupena dauka, eta ondoren, solasaldia egingo dute. Sarrera doakoa izango da.