Jaime Romerok brontzea, taldekako erlojupekoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Modalitate guztietan ari dira bere marka uzten astigartarrak, eta oraingoan, taldekako erlojupekoan zapaldu zuen po­diuma Jaime Romerok. Gipuz­koako Txapelketan, hirugarren sailkatu zen, Victor Alvaro Cons­trucciones taldeko kideekin, Irunen. Gainera, ezin gertuago izan zuten zilarrezko domina ere: lau zentesima besterik ez zituen galdu, Bizi Poz taldearekin. Bazpi izan zen nagusi.
Alebin mailan, berriz, beste helburu batekin atera ziren Aketza Bolado eta Tasio Sem­pe­rena, bi taldekide donostiarrekin. Izan ere, ikastola ezberdinetakoak izanda, ezin zuten garaipenerako lehian sartu, eta gozatzera atera ziren. 11ga­rren izan ziren helmugan.

Urko Semperena jokoz kanpo, ihesaldi bat tarteko
Aurreko asteburu bikainaren ondoren, Zegamako Elkartu Sa­rian izan zen Urko Sem­pe­re­na, larunbatean. Baina garai­penaren lehiatik kanpo geratu zen, zortzi txirrindulariko ihesaldi batek tartea lortu bai­tzuen, eta ez bera eta ez taldeko inor, ez zen taldetxo horretan sartu. Azkenean, Bazpiko Jokin Alberdi nagusitu zen, eta Sem­perenak, aurrekoak harrapa­tzea ezinezkoa zela ikusita, erritmo lasaiagoan egin zuen Barbariseko azken igoera, helmugan 19garren sartuz.

Telmo Semperena 15garren, Abadiñoko Elorriaga Sarian
Tomas Otermin eta Telmo Sem­­perena kadeteek, bere aldetik, igan­dean zeukaten zita, Abadi­ñon, Javier Elorriagaren Oroi­menezko Sariarekin. 200 txirrindulariko tropela abiatu zen, Gaztetxoak Torneo garrantzi­tsuaren barruan baitzegoen proba, eta abiadura izugarrian osatu zuten lasterketa: batazbeste, 42 kilometro orduko.
Lau txirrindulariko ihesaldi bat osatu zen hasieran, minutu erdiko tartea mantendu zuena ia lasterketa osoan. Horietatik, Joseba Lopezek eta Julen Garciak lortu zuten ihes eginda iristea, irabazle eta bigarren, hurrenez hurren. Beste biak, tropelak harrapatu zituen, eta hor sartu zen Telmo Semperena, helmugan 15garren izateko.

Aizarnazabal, Mutriku eta Urretxu, asteburuko zitak
Asteburu honetan, berriz, Aizar­nazabalen ariko dira gazteenak, alebin eta infantilak, gaur bertan, arratsaldeko 16:30etan.
Gaur dauka zita Urko Sem­perenak ere, jubenil mailan, Mutrikuko Atxukale Sariarekin, 16:00etan hasita.
Eta Tomas Otermin eta Tel­mo Semperena kadeteak, azkenik, Urretxura joango dira bihar goizean, Amelio Menijurren Ome­nezko Proba lehiatzera; 10:00etan abiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!