Udaberriaren loretzearekin batera, lore eta landareen salmentak gorakada izaten du, ekoizleen esanetan. Horregatik, garai ona dela aprobetxatuz, lore eta landare azoka antolatu dute Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteak, Dekolore ekoizle-taldearekin batera.
Gaur goizeko 09:00etatik 14:00etara jarriko dituzte postuak, Urbieta kalean.
Denetarik, hamabi postutan
Denera hamabi postu izango dira, eta denetarik jarriko dute salgai: kosmetika naturalak, sukaldatzeko haziak, garaiko lore eta landareak, sendabelar lehorrak...
Hilabetean behin, Grosen
Gaur goizean Urbieta kalean jarriko dituzten postu gehienak, hilabeteko bigarren larunbatean, Groseko Katalunia plazan jartzen dituztenak dira: «horrekin finkotasuna eman nahi diogu gure lanari», dio Dekolorek.