Duela aste batzuk bertan behera geratu ondoren, Siriako gatazkari buruzko hitzaldia antolatu dute amher eta SOS Arrazakeria elkarteek, berriz ere. Gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gaztetxean.
Siriako gatazkaren sorrera eta errefuxiatuen arazoa izenburupean, gaur egun pil-pilean dagoen gaiari buruz ariko da Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeria taldeko kidea.
Siriako gatazkaren eta exodoaren arrazoiak azalduko ditu, besteak beste.
Siriako gatazka ezagutaraztea, gaurko helburua
Azkeneko hilabeteetan denon ahotan dagoen gaia da Siriako gatazkarena, eta horren inguruko informazioa emateko asmoz antolatu dute hitzaldia.
Bertan azalduko dira Siriako gatazkaren arrazoiak, eta gaur egun arteko eboluzioa zein izan. Bestalde, siriarren exodoaren arrazoiak ezagutarazten eta ulertarazten ere saiatuko da Unzurrunzaga.