Txalaparta Eskolako belaunaldi guztiak batera, gaurko kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 20a, 02:00

Txalaparta Festaren hogeita hamargarren edizioa egingo dute bihar, eta motorrak bero­tzen hasteko, emanaldi bere­zia eskainiko dute Hernaniko txalapartariek gaur, arra­tsaldeko 19:30etan, Biterin: azken 30 urteetan Hernaniko Txalaparta Eskolan ibilitako ikasleek bat egingo dute.
Belaunaldi guztietako txa­la­partariek izango dute or­dezkaritza oholtza gainean, eta tartean, Oreka TX taldeko Ar­kaitz Martinez izango da.

Egun haundia, bihar
Baina hori hasiera besterik ez da izango, izan ere, bihar-koa izango da txalapartarien egun haundia: goizeko 12:00­e­tako erromeriarekin hasiko dute festa, eta bazkari herri­koiaren ondoren, 17:00etan izango da Jaialdi Nagusia, Tilo­­setan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!