Larunbat honetan bilduko da Astigarragako Udaleko plenoa, goizeko 09:30etan hasita. Udaletxeko areto nagusian izango da, eta 17 puntu dauzkate lantzeko. Gehienak, atzoko Bozeramaile Batzordearen bileran landu zituztenak: Udala eta Jaurlaritza zein Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmenak, edota hiru alderdi politikoek aurkeztutako sei mozio, besteak beste.
Kiroldegiko kudeaketa kontratua luzatu eta aldatzea ere eztabaidatuko dute, eta landuko dute, Udalak Aldundiarekin daukan hitzarmena, 2014 eta 2016 artekoa, kirol ekipamenduen planeko dirulaguntzari buruzkoa.
Udaleko zinegotzien kode etikoa ere jarriko dute mahai gainean, eta azkenik, ekainaren 28ko Deklarazio Instituzionala irakurriko dute.
Jarraian dago ikusgai, plenoko gai-ordena.