Kontzentrazioa arratsaldean, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 02:00

Kontzentrazioa deitu dute, gaur arratsaldeko 20:00etan Plazan, Hernaniko euskal preso, iheslari eta deportatuen senideek. Bide batez, elkartasuna erakutsi diete, Ugaitz Errazkini eta Fresneseko euskal presoei, eta herritarrak animatu dituzte, hango espetxera egingo den martxan parte hartzera. Gaur aterako da autobusa Atsegindegitik, 21:00etan. Txartelak salgai daude, Garinen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!