«Salbuespen egoerarekin bukatu behar dugu, guztion ardura da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 02:00

Joan den maiatzaren 2an Itzi­ar Moreno presoari isolamendu zigorra jarri zioten Fres­­ne­seko espetxean. Zigor honen aurrean, eta beste bi kide zigor ziegan sartu ostean, Fres­neseko gizonen moduloko bost presok gose greba mugagabeari ekin zioten maiatzaren 10e­an; tartean, Ugaitz Errazkin hernaniarrak. 
Bederetzi egun daramazkite gose greban, eta «kartzelan dau­den kideei bakarrik ez daudela erakusteko», Elkar­ta­­sun Gunea sortu dute Tilo­setan, atzo­tik.

Hiru helburu «argi»
Prentsaurrekoan azaldu dutenez, Elkartasun Gunea osatu dute «beraiekin batera borro­ka­tzeko. Kar­tzelan dauden gure kideei ez daudela bakarrik erakutsiko diegu, eta salbuespen egoera ororekin amaitu behar dela».
Horretarako, hiru helburu «argi» zehaztu dituzte: «elkar­ta­suna, konpromisoa eta he­rri­­tarron konpromisoa». Eta dei egiten diete herritarrei par­te hartzera, izan ere, «salbuespen egoera ororekin amai­tu behar dugu, guztion ardura da».

Egunez eguneko egitaraua
Herritar taldeak azal­du duenez, «uneoro jendea izango da, zigorra bu­katu ar­te», eta egitarau be­re­zi­a prestatuko da egunero.

GAURKO EGITARAUA
11:00 Elkarretaratzea.
12:00 Kalejira-kazerolada (egunero).
16:00 Hurrengo eguneko ekintzen egitarau irekia prestatzea (egunero).
17:00 Herriari informazioa ematea.
18:00 Egitarau irekiko ekintzak antolatzea.
20:00 Herri elkarretaratzea Fresneseko pre­soei elkartasuna adierazteko (egunero).
22:00 Mahai-ingurua, presoen egungo egoerari buruzkoa.
Ondoren, gau akanpada pasa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!