Mendi lasterketarako izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 02:00

Ekainaren 5ean egingo da Ere­ñotzuko Mendi Las­ter­ke­ta­ren 6garren edizioa, eta ize­ne­matea ireki dute, dagoeneko.
Ibai Medi kirol dendan 50 lagunek eman dezakete ize­na, eta gainontzeko 150ek, www.kirolprobak.com webgunean edo, dortsalik geratuz gero, egunean bertan, Ere­ñotzun, 09:30e­tan. 16 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte; aurretik izena emanez gero, 12 eurotan, eta egunean bertan apuntatuta, 15 eurotan. Era berean, umeen lasterketa egingo da, kilometro batekoa, baina ez da izenik eman behar.

12km, paraje ederretan
Ibilbidea lehengo urteko be­ra izan­go da; guztira, 12km izango di­tu, eta 832 metroko desnibela.
Plazan hasi eta bukatuko da lasterketa, eta Aiako Harria Parke Naturalean ba­rrena ibiliko da: Akolagaina, Aritxieta eta Igoringo lepoak, Pago­sardeko atsedenlekua eta Urdaburu, igoeran; eta Elo­-rrieta eta Usoko erreka, beherakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!