Agirre, Barriola eta Lopez Rekarterekin solasaldia, goi mailako kirolaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 02:00

CD Hernani kirol klubak 75 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko ekintzaz ekintza dabiltza maiatzean zehar. Egitarau horren barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur, hiru gonbidaturekin. 
Naroa Agirre atleta, Abel Barriola pelotaria eta Aitor Lopez Rekarte futbolari ohia  goi-mailako kirolarien bizi­tzari buruz arituko dira gaur arratsaldeko 19:30etan, Bite­rin. 
Jon Eskudero Berriako kazetariaren eskutan egongo da solasaldiaren gidaritza, eta beraien bizitzari buruz, goi-mailako kirolari buruz... hitz egitea proposatuko die hiru kirolariei. 
Kluba herritarrei gertu­ratzea da 75garren urteu­rre­naren egitarauaren helburua. Horregatik, herritarrei berta­ratzeko gonbi­da­pen berezia egin nahi diete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!