Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak antolatuta, hitzaldia emango du gaur Arrate Plazaola Donostiako Onkologikoko doktoreak.
Arratsaldeko 18:00etan hasita, bularreko minbiziaz ariko da Plazaola. Eta bereziki, azalduko du: zein diren minbizi mota honen arrazoiak, tratamenduak nolakoak diren, nola prebenitu daitekeen...
Informazioa da gakoa
Gero eta garrantzia gehiago ematen zaio gaur egun minbiziaren diagnostiko goiztiarrari; horretarako, adituek diotenez, ezinbestekoa da emakumeak gaixotasunaren berri izatea, eta informatuta egotea, bai gaixotasunari buruz, baita sendatzeko dauden aukeren inguruan ere.
Udalak, eskutitza emakumeei
Gaiaren garrantzia dela eta, Udalak, gutun bitartez, bereziki gonbidatu ditu 50 eta 69 urte bitarteko emakumeak.