Kiroldegiaren proiektuan, Udalaren «kudeaketa txarra» salatu du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 02:00

Hernaniko PSE-EE udal tal­deak Kronikara bidalitako prentsa-oharrean, Udalari es­ka­tzen dio «kiroldegiaren pro­iektuaren jarraipenerako eta koordinaziorako batzor­dea» osatzea, eta dio, premi­azkoa dela «kiroldegiko obren gara­pena zuzena izan dadin ziur­tzatzeko» eta, baita ere, «pro­iektuak sortuko dituen era­ginei aurre egiteko».

Hainbat galdera
«Ez dakigu zein aukera di­tuzten kiroldegiko instala­kuntzak erabiltzen dituzten taldeek. Ezta ere, era­bil­tza­i­leak zein kiroldegitara le­ku­aldatuko diren edota zer pa­sako den ordaindu duten kuo­ta­rekin. Bertako langile­ekin eta zerbitzuak eskaintzen di­tuz­ten enpresekin zer gerta­tuko den ez da­ki inork», azaltzen du PSE-EEk prentsa-oharrean.
Informazio falta horren aurrean, PSE-EE udal taldeak dio «hilabeteak» daramazki­e­la obraren eraginaren in­gu­ru­ko informazioa eskatzen, eta «kiroletako batzorde mono­grafiko bat ere» eskatu dutela, baina «oraingoz ez da egin».

«Proiektu hau udal gobernu honen ahalmenen gainetik dago».

«Kudeaketa txarra eta inprobisazio politikoa»
Ricardo Crespo PSE-EEko boze­ramaileak dio harrituta dagoela «kudeaketa txarra eta inprobisazio politiko­a­ga­tik»; izan ere, «badirudi besteok pro­iektuaren akatsak salatzen ditugunean bakarrik mugi­tzen direla».
Horren aurrean, sozia­listen iritziz, «proiektu hau udal gobernu honen ahalme­nen gainetik dago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!