Maiatzaren 31n hasiko dira San Joan eguneko haurren aurreskuko entseguak. Urumea ikastolan izango da aurreneko entsegua, arratsaldeko 18:00–etan, baina parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharko da, Biterin. Beharrezkoa izango da 5 urteak beteta izatea; baita bikoteka izena ematea ere.