Katxalin elkarteak antolatuta, bular minbiziaz ariko da bihar Arrate Plazaola Onkologikoko doktorea. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, Biterin, eta besteak beste, landuko ditu: minbiziaren kausak, tratamenduak, prebentzioa... Udalak 50 eta 69 urte bitarteko emakume hernaniar guztiak gonbidatu ditu, bereziki.