Bilera, bihar; eta enologia ikastaroa, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 02:00

Ekintzez lepo hasi dute udaberria Portu auzoko bizilagunek. Aste honetan, bi zita garrantzitsu jarri dituzte. Bihar, 20:00etan, bilera egingo dute auzo elkarteko lokalean, 2016ko San Joan Txiki jaiak prestatzen hasteko. Eta etzi, enologia ikastaroa eskainiko du Irati Amondarainek, arratsaldeko 19:30etan. Cava dastaketa egingo dute ikastaroan, eta parte hartu nahi duenak Pedro Mari tabernan izena eman beharko du, aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!